XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Emen palu bet esta?

-bai, partikie, da emen, idetan ta faten gintzenien, idie edo bedarra edo, kartolak ifiñi barik, kartolarik es, paluek emetik, palutxuek, altuek, ta emen idie ta bedarra ta, kartolak ifinten sien satzetarako, patatie ekarte sanien solotik, patata sakuek edo

Eta kargata beste palu bet esan egoten?

-bai, sera, ganetik palu bet, erramalagas amarretako, partikie a be, partikie esaten geuntzen, oneik danak

Au?

-au narra

Au esta makiñie?

-es gu tekun langoa esta, gurie da bisikletien antzekoa, onetara agarreu te emoten dotzie martxie da, iru erruedatxu dekos, bi ta aurrien, da ifinten dotzu lurre! lurre ifinten dotzu asukere moduen suabe

Gari garbittuteko beste makiña bat esan egon?

-bai, senbet biderres emon dotzet neuk emen garbitako, bai, astune san a, garixe albo batera botateuen da galbota bestera, garixen e sera, garixen galtzutxu bet eukiten deuena, aik denporak akabeu siesan

Gariri seaittik itxi akon?

-oin esteu gure iñok biarrik in, guk dana deku landa, alabiek eta neuk iten du apurtxu bet, patatatxu betzuk erein de, onek mutillek esteu in gure, onek emen egon danak karretille bat satza estotzu ataraten esegaiti pes, antoju emoten ei dutzo satzak eta, se ingosu ba?

Da gorriñe ser da ?

-ugerra, ori ugerra, asten da, asten da orrixen burriñeko ugerra leges siketan siketan siketan, esateko modure, patatie soliten doa, a esta ona, eta oin estu iten lenengoko forratxue da betatu eta patatie koxu, patatie koxu, bigarren forrie txarra da

neure semie egon san balientie, baye andrien etzera fan san, eta aittek sentidu in gixen, a eskondu sen eta, oin esteu gure iñok in, eta bixi al deuenak obeto, se lurrien, lurre gogorra da gero e!

biar asko in biar da, keba! estau esebes, esebes, edo au in biar da, edo bestie in biar da, o! estau esebe, artoa erein igual, satixek eta, forratu gure arin seetorko da bestie, da gero pasauko xaku forrie, da igual birriten forratu biar se, lenengoko forrie da gero bigarrena ereiteko, frantzesa bakixu ser dan frantzesa?

da nabo apur be pe bai, da a be in biar, forratu in biar, patatie erein, forratu, gero betatu, guk oin estu betatuten se len e, agrikulturetik botateustien ille gustixetan librutxu bet, periodiku moduen, da se ona san! oin ya bein jubilaskero ya estotzu botaten a librue, ba librutxuen esateuen, ifinteuen, patatie estala forratu biar baten baño, baten forratu te arrotu te betatu, betatu, bigarrenes basoas betatuten, da ori egixe da, bigarrenes basoas betatuten, ak sustertxuk bota ditusela, batetik bestetik, ba atxurregas aik sustertxuek ebei iten direla, apurtu, aik susterrak, da gero patatiek betatu arren lurre bota arren berari, ak patatiek illebete barru ugerra koxu, da siketu iten da patatie, da ori egixe da